The greatest circus show

The greatest circus show

Dimitri goizean heldu da bere miniaturazko zirkua darabilen auto-karabanan.
Ikuskizuna aurkezteko baimena eman diote, eszenografia prestatu, hitzordua jarri du…
Denak akrobata, malabarista eta magoen zai dauden, Dimitri agertuko da ordea…

Webgunea ikusi
ESKOBIEN ATZETIK

ESKOBIEN ATZETIK

garbitzaile baten lanegunean oinarritutako ikuskizuna da.
Zinema mutuaren xarma eta umoreaz beteriko antzezlana.
Bizitzaren ikuspegi berezia erakutsiko digun pertsonaia maitokorra gidari.

Webgunea ikusi
Konga

Konga

Desanparatuen langile sindikatoak, bere mementu txarrenetan langile gehiago behar ditu bere baitan eta horretarako,
baita ere bere imajina hobetu ahal izateko nola ez...
eta horretarako sei astetako tailerra antolatzen du non coaching baten bitartez langabezian
luzaro dauden pertsonak bermoldatzen dituen.

Webgunea ikusi
me gustaria

Me gustaría

ADIZMI taldeak bestelako gaitasunak dituzten pertsonekin egiten du lan.
Antzerki laborategi hau ikasketa aukera berriak jorratzeko aukera moduan sortzen da, jolas eta adierazpenerako bide bezala.
ME GUSTARIAk haien egunerokotasuna ekartzen digu, egokitu gabeko mundo honetan nola sentitzen diren eta pertsona guztiek ametsak ditugula gogorarazi.

Webgunea ikusi
Hiroshimako zuhaitza

Hiroshimako zuhaitza

Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existentziaren azken unearen bila dabil.
Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakardadeari omenaldia egin dion estatua baten gisara.
Haren helmugak, inolako irrikarik gabeak, lur gorrixka eta denbora mugagabea dituen leku batean korapilatu egiten dira.
Gizon desesperatuak zuhaitz bakarti hartan aurkitzen du bere burua zintzilikatzeko leku aproposa; ez du ez arrosarik, ez hostorik …
ez da heriotzarik loratuko. Gizonak bere bizia emango du hiltzeko; eta zuhaitza bere gelditasunetik aterako da, gizonak bizitzen jarrai dezan.
Urruneko ekaitz baten soinuak sehaska-kanta japoniarrekin nahasten dira, eta tximista bat agertuko da, istorioaren bilakaera irauliko duena.
Hiltzeko borrokatzen dena biziko da, eta bizitzeko borrokatzen dena hil. Zoriak pertsonaien kartak trukatu ditu bizitza jokoan dagoen norgehiagokan.
Nork irabaziko ote du partida bitxi hori?

Webgunea Ikusi
Sin remite

Sin remite

Aspaldiko postari batean oinarritutako antzerki-zirko eta keinu-humorez ikuskizuna.
Bere egunerokotasunean objetuen maniulazioa, slapstick komedia eta zirko trebezia ezberdinen bitartez murgilduko gaitu.

Webgunea ikusi
MAGIA PARRASTAN

MAGIA PARRASTAN

Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Baina...
zer ote da Magia parrastan?
Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen!
Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa.
Espektakulu partehartzaile,dinamiko eta ganberroa.

Webgunea ikusi
Soltarlo al aire

Soltarlo al aire

Martina norbaitekin eztabaidatzen ari da ateko beste aldean.
Bere ondasun guztiekin agertzen da eta lagun bezala kometa bat du. Alde egingo duela dio, joan egin nahi du, baina ez doa...
Dagoen publikoarekin gelditzen da, berari begira daude, bere etxeko patioan.
Horrela hasten da bere aventura berria: berriro hastea. Bere egoera berrian, Martina, atzean uztearen eta aurrerantz egitearen artean eztabaidatzen da, galeraren mingarriatasunaren eta berriaren itxaropenaren artean.

Webgunea ikusi
Fakiu

Fakiu

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, bildurra.....eta zelan ez.... biolentzia.
Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira honeek.
Eurei esker bizirauten dogu Historiaurretik gaur egun arte.
Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiakaz partekatzen doguzan tresnak.
Ezin izango geunke bizi euretariko bat kentzen badeuskue, ez ginateke bete-beteak izango.
Baina EZZZZ!!! Biolentzia ez!!! Gizakiok ezin dogu biolentzia erabili!!!
Eta egia da, arrazoi bako biolentzia ezin da erabili,.......baina arrazoia balego, ...egon leike biolentzia erabilteko arrazoirik?...
eta beste biderik ez dagoanean?....zer egin geinke bizirauteko?
Galderak dira, besterik ez.....erantzunak publikoaren esku dagoz.

Webgunea ikusi